0

Larunbatean hurbildu zaitez Ekonomia Solidarioaren VI. Azokara!

Bidezko Merkataritza izango da larunbat honetan, ekainak 23, ospatuko den Ekonomia Solidarioaren VI. Azokaren osagai nagusietariko bat. Azokaren helburua biztanleriari Euskadiko Ekonomia Solidarioaren egoera eta dauzkagun aukera ezberdinak hurbiltzea da, eta horretarako 40 talde inguru parte hartuko dugu REAS Euskadik antolatu duen jarduera honetan.

Azoka Landatxo-ko kiroldegian garatuko da, goizez zein arratsaldez. 11:00etan hasiko da ekintza, 14:30ak arte, eta 16:30etatik 20:00ak arte. Egun osoan zehar Landatxoko kiroldegia Araban aurki ditzakegun aukera ezberdinak ezagutarazteko eta topaketa esparru bihurtuko da.

Bidezko Merkataritzako produktuez gain, hainbat jarduera burutuko dira. Hazitegi feministan edo solasaldi kooperatiboetan parte hartzeko, “Lur-Ikara cabaret” antzerkia ikusteko edo txoznan tokiko produktuak daztatzeko aukera izango dugu. Txikiek, halaber, ludoteka gunean jolasteko eta ondo pasatzeko aukera izango dute.

Ezin duzue galdu! Hurbildu zaitezte Euskadin eta, batez ere, Araban dauzkagun alternatibak ezagutzeko. Goazen Azokara!

dendamundiu14

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *