bidezko merkataritzako Karité gurinarekin egindako xaboi beltz tradizional afrikarra
Global Mamasek ekoizten duen produktu berritzaile hau bere %100ean osagai natural eta organikoekin eginda dago. Ghanan —bereziki Kumbungun— eskuz produzitutako xaboia da; findu gabeko karité gurina, koko-olio birjina eta kakao-artaburuak baliatuz. Eta noski, bidezko merkataritzako xaboia da.
Hura produkturatzeko ontziak ere ekologikoak dira, haien ekoizpenerako polietilenozko plastiko birziklatua erabili delarik.
Xaboi beltz afrikarra higienerako produktu bikaina da, edozein azaletarako egokia. Gainera akneari, azal latzei, ekzemei, azaleko erupzioei eta orbanei aurre egiteko gaitasuna duela frogatu da. Osasunaren arloan, batez ere aknea saihesteko eta hongoen agerpena ekiditeko erabilgarria dela ondorioztatu da.
Bere errezeta belaunaldiz belaunaldi igaro da Ghanako herritarren artean. Izan ere, Dandy Lionen barra batek gorputzeko edoizen atal garbitzeko balio du (ilea, gorputza zein aurpegia) eta bere osagaietako bakoitzak gure azala fresko, hidratatu eta disdiratsu uzteko propietateak ditu.
Global Mamas
Hasiera batean “Women in Progress” (“Emakumeak garapenean”) izenpean sortu zen irabazi-asmorik gabeko elkartea, 2003tik dabil Ghanako emakume ekintzailen negozioak haz daitezen laguntzen. Gaur egun, mundu osoan zehar sakabanaturik, haien produktuak saltzeko 400 denda dituzte eta 18 urte daramatzate bidezko merkataritzaren baloreen pean jarduten.
Elkartea duela gutxi hasi zen karité gurinarekin lanean eta Dandy Lion horren emaitza arrakastatsuenetariko bat izan da.
Karité gurina
Nondik dator?
Higienerako produktuak ekoizteko gurin hau erabiltzea Bobgu N-Nye Yaa eta elkarte ezberdinen arteko kooperazio planetik dator. Akordioa Kumbunguko (Ghana) emakumeen egoera ekonomikoa hobetzeko asmoz hasi zen eta haien helburua betetzeko, elkarteek karité intxaurraren gurinaren produkzio-katea indartu behar zuten.
Zer zerikusi duen horrek emakumeen egoera ekonomikoarekin?
Garapen Iraunkorreko Helburuei (GHI) jarraiki, Munduko Bankuak baieztatu du genero-diskriminazio handieneko herrialdeak pobrezia handienean bizi direnak direla. Horrek hazkunde ekonomiko geldoago bat izatera, gobernu ahulago edukitzera bat eta bizimodu kaskarrago bat eramatera kondenatzen ditu.
Nazio Batuen Garapenerako Programan generoen arteko berdintasuna edozein garapen estrategia aurrera eramateko funtsezko ezaugarritzat onartu da; emakumeen ahalduntzeak hazkunde ekonomikoa eta garapena sustatzen dituela agerian utziz.
Orduan karité gurinaren produkzio-katean eskuhartzeak benetan GIHak betetzen lagundu dezake?
Bai. Ghanako emakume ekintzaileei haien negozioak hobetzeko eta aberasteko baliabideak eskaintzeak laguntzen du. Momentu egokian norbaitek eskua luzatu eta laguntza emateak erabat aldatu dezake zure negozioaren egoera ekonomikoa.
Horren adibide paregabe bat karité gurinara daukagu; bere produkzioan sorospen ekonomiko zein funtzional batek Dandy Lion bezalako produktuen arraskasta ekar baitezake.